Hara! Gorka Karapeto eskalatzaileak 'Mundo Deportivo' egunkarian adierazi du "deskonektatzeko eta meditatzeko" egiten duela kirola

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 9a, 13:41

Gorka Karapeto azpeitiar eskalatzailea. (Argazkia: Urola Kostako Hitza) Eskaladaren sokan ibilbide luzea du Gorka Karapetok (Azpeitia, 1981), izan ere 9a mailako sei bide egitea lortu du urte guztiotan. Lehiak alde batera utzita baditu ere, eskalada du pasio eta ofizio, eta horren lekuko, Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean dagoen Picu Urriellun (Asturias, Espainia) Pou anaiek zabaldu zuten bidea egitea lortu du, joan den urriaren 31n. Mundo Deportivo egunkariari emandako elkarrizketan Karapetok adierazi du "eskalatzen ari zaren unean islatzen" dela "norbere izaera zein den eta momentu horretan nola zauden". Bestalde, azpeitiar eskalatzaileak gaineratu du "deskonektatzeko eta meditatzeko" egiten duela kirola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide