Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren hasieran zabaldu zuten Gazteleku berria Zestoan, Euskal Herria plazako 1. zenbakian, lehen anbulatorioa zegoen tokian. Udan egin zituzten lekualdatze lanak, espazio handiagoa behar zutelako. Behin toki aldaketa eginda, gune berria margotzen aritu dira egunotan Zestoako nerabeak. Koloretsu eta alai utzi dute txoko berria.
Hona hemen margoketa lanetan hartutako irudiak:
(Argazkiak: Zestoako Udala)