HARA! Futbol Draft 2018 sarietarako hautagaia da Igor Zubeldia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 4a, 16:24

Igor Zubeldia. (Argazkia: Ihintza Elustondo) Espainiako harrobietako futbola laguntzeko eta bultzatzeko sortutako Futbol Draft erakundeak antolatutako aurtengo sarietarako hautagaien artean da Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko jokalaria. Zelai erdian, eskuinaldean, jokatzen du azkoitiarrak, eta abenduaren 18an jakinaraziko ditu Futbol Draftek zein jokalarik osatuko dituzten urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak. Iaz ere sari horietarako hautagai izan zen Zubeldia. Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk futbolari azkoitiarrari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide