Berriketan musika taldeak flamenkoa eta txalaparta uztartzen ditu, eta Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga musikari zestoarrek jartzen diote flamenkoari txalapartaren erritmoa. Zestoarrez gain, Aitor Escobar (gitarra), Angel Lopez del Toro (ahotsa), Jose Gil (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta La Pulga (dantzaria) dira taldeko partaide. Toki askotan eman dituzte kontzertuak, eta apirilean Poloniako Bialystok hirian izan ziren ikastaro bat eta zuzeneko bat eskaintzen. Egonaldi horretan oinarrituta, bideoklip bat kaleratu du taldeak. Hona hemen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?time_continue=145&v=EY86dwUI6pM
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide