Azpeitiko
Lufe enpresako altzariak urrutira iristen ari dira. Zurezko altzariak egin eta prezio baxuan saltzen dituzte Internet bidez, eta arrakasta izaten ari da lantegia. Estreinatu berri den TVE kateko
Operación triunfo saioan, bertan egindako oheak, literak nahiz mahaitxoak ageri dira. Kataluniako Terrassan ari dira grabatzen aurtengo edizioa, eta lehiakideek lo egiteko erabiltzen dituzten oheak nahiz terrazako mahaitxoak Azpeitian egindakoak dira. Bestalde, telebista kate berean
Lolita tiene un plan saioa eman zuten joan den abuztuan, eta han agertzen ziren mahaiak ere Lufe enpresakoak ziren.