HARA! Sofa taldea al da Kataluniako Errepublikan kontzertua eskaini duen lehen euskal taldea?

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Ostiralean, parlamentuak Katalunia estatu independente deklaratu zuenean, Sofa musika taldea Bartzelonara bidean zen. Izan ere kontzertua eskaini behar zuten ostiralean bertan Kataluniako hiriburuan, Kasal de Joves Roquetasen. Kataluniako Errepublikan kontzertua eskainiko zuen lehen euskal taldea ote ziren galdezka, honako mezu hau idatzi zuten Sofako kideek musika taldearen Facebookeko orrian: "Bapatean bira internazionala bilakatu da! Sofa izango ote da Kataluniar Errepublikan joko duen lehen euskal taldea?". Sofa taldea 2012an sortu zuten, eta taldekideak zarauztarrak eta zumaiarrak dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide