HARA! Azpeitia eta azpeitiarrak, 'Txapelpekoak' saioaren lehen atalean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 26a, 11:29

https://www.youtube.com/watch?v=BvtFd4-qhhQ Atzo argitaratu zuen Berria egunkariak Txapelpekoak saioaren lehen atala. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren gaineko saioaren bederatzi saio egingo dituzte datozen asteetan –asteazkenetan argitaratuko dituzte bideoak Berria.eus-en–, eta lehenengoaren zati bat Azpeitiko Sanagustin kulturgunean grabatu dute. Hain zuzen ere, Sanagustinen grabatutako zatian Berria egunkariko bi kazetari azpeitiar ageri dira solasean: Miren Garate eta Oihana Elduaien. Bi kazetari horiek saioetako bertsoak aztertuko dituzte saio guztietan. Saioaren gaineko informazio guztia, honako lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide