ETB1eko atzoko
Ur Handitan saioan buruko gaixotasunak landu zituzten,
Klak izenburupean. Era ezberdinetako gaitzak dituzten hainbat pertsonak beren eguneroko bizimoduaz hitz egin zuten, eta haien artean da Luisa Etxeberria zumaiarra. Duela zazpi urte diagnostikatu zioten desoreka bipolarra, eta gaixotasunaren nondik norakoak lehen pertsonan kontatu zituen. Haren guraso Mari Franek eta Joxek ere hitz egin zuten gaiaz, eta argi adierazi zuten alabaren ondoan egotea dela egin dezaketen gauzarik onena. Alabak, berriz, gaur egun zoriontsu dela azaldu zuen, Max Faye senarraren ondoan. Gehiago barre egingo ez zuela uste bazuen ere, lortu du.
Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioko bideoa.