Azpeitiko eta Zizurkilgo udalek Erasmus + truke programaren barruan lehen aldiz antolatu duten
GazteArt proiektuaren lehen atala bete dute hil honen hasieran. Horrela,
Napoliko (Italia) hamabi gazte Euskal Herrian izan ziren urriko bigarren astean. Truke proiektuan parte hartzen ari diren zazpi azpeitiarrekin, azkoitiarrarekin eta lau zizurkildarrekin batera, hainbat tailer eta egitasmotan parte hartu zuten. Egonaldi horretako irudiekin eta parte-hartzaile batzuen hitzekin bideo hau osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailak. Azpeitiko Soreasuko Dinamoan hartutako irudiekin egin dute bideoa.
https://youtu.be/7Eke7IR4PyA