HARA! Gallo eta Harraldeko garbiketa agertuko dira igandeko 'Volando voy' telesaioan

Erabiltzailearen aurpegia zarauzkohitza.eus Aktualitatea.

Gallo Jesus Callejarekin, Zarauzko hondartzan. Jesus Callejak zuzentzen duen Cuatro telebista kateko Volando voy saioak euskal kostaldean grabaturikoa eskainiko du igande honetan; 21:30ean hasiko da. Gonbidatu ezberdinen artean, Aitor Frantzesena Gallo surflaria izango da bere bizipenak kontatzen eta Harraldea garbitu zuteneko irudiak ere emango dituzte, Twitter bidez zabaldu duten ikus-entzunezko laburrean ikus daitekenez. Joan den uztailaren amaieran izan ziren eskualdean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide