Erika Olaizola azpeitiarra da ikus-entzunezkoaren protagonista. (Euskal Zine Bilera)
Z U L O ikus-entzunezkoa antzokien bidea hastear dago. Erika Olaizola aktore azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak zenbait lagunekin batera sortutako proiektua ikusgai izango da datozen asteetan eta hilabeteetan hainbat zine jaialditan. Egileek aurreratu dutenez, Euskal Zine Bileran, Zaragozako Zine Jaialdian, Zinebin eta Enkarzinen ikusi ahal izango da ikus-entzunezkoa. Lekeition emango dute estreinakoz, Euskal Zine Bileraren 40. edizioaren barruan. Urriaren 17an, asteartez, izango da ikusgai.
Buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen duen film laburra da
Z U L O. Erika Olaizolak iaz
Uztarriari azaldu zionez, "lagun arteko ideia zoro batetik abiatutako proiektua" da, "maitasun askorekin" egindakoa. Iaz hasi ziren proiektuari forma ematen, eta aktore lanetan aritu ziren, besteak beste, Zestoako antzerki eskolako kideak.