Argazkia Gorrixekin egitasmoa martxan da. (Anaitasuna Futbol Taldea)
Anaitasuna futbol klubak
Argazkia Gorrixekin egitasmoa jarri du martxan, 3 eta 12 urte arteko jarraitzaileei etxeko partidetan gizonezkoen talde nagusiarekin argazkia ateratzeko aukera eskaintzeko. Joan den zapatuan estreinatu zuten egitasmo berria Txerloian, Anaitasuna-Basconia partidaren atarian. Hamar izan ziren jokalariei eskutik helduta zelairatu eta, ondoren, taldearekin argazkia atera zuten neska-mutilak.