Hara! Iban Garcia azkoitiarra 'Gure kasa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 5a, 10:42

ETB1 kateak Gure kasa gazteei zuzendutako entretenimendu saioa estreinatu du, Julen eta Antton Telleriak eta Ainhoa Etxeberriak aurkeztuta. "Gazteen sentimenduak azalerazi" nahi ditu saioak, eta haien interesekoak izan daitezken gaiak jorratzen dituzte kolaboratzaileen laguntzarekin. Hain zuzen, kolaboratzaile horietako bat da Iban Garcia azkoitiar gaztea. Ohi bezala, bere izaera saltseroa erakusten du saioan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide