Hara! Eskualdeko lau lagun 'Izan Invictus' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Etb1 kateak Izan Invictus reality-a estreinatu du, eta eskualdeko lau lagun lehiatuko dira Julian Iantzik gidatzen duen saioan: Itziar Segurola (34 urte) eta Aitor Dorronsoro (38 urte) oriotarrak, Jon Beristain (39 urte) Azpeitiko bizilaguna den azkoitiarra eta Aitor Sudupe (38 urte) azkoitiarra. Bi taldetan banatuta, askotariko kirol probak gainditu beharko dituzte lehiakideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide