Hara! Gaztezulok Iñigo Garcia eta Jon Elizalde elkarrizketatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 4a, 12:13

  Iñigo Garcia zumaiarrak idatzi eta zuzendu duen Bi txirula filma Donostiako Zinemaldian lehiatuko da, Zinemira sailean. Sinopsiaren arabera, filma "bidaia bat" da. "Bizirik irauteko egin beharrekoaz gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu...), bizitzaz eta bestelako mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia". Jon Elizalde, Iker Hazas, Jon Garcia, Kandido Uranga eta Amaia Goikoetxea dira filmako aktoreak, eta Gaztezulo aldizkariak Garcia zuzendaria eta Elizalde aktorea elkarrizketatu ditu beheko bideoan. Zumaiako Baleike aldizkariak, berriz, Garciari egindako elkarrizketa hemen irakurri daiteke. https://youtu.be/AmBSkK6Shi0          

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide