Euskararen aldeko horma irudi berria egin dute Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ira. 2a, 16:17

Horma irudi berria egin dute egunotan (Aritz Mutiozabal). Duela hilabete inguru, Zigordia kaleko horma irudiko Euskaraz bizi leloaren gainean pintaketa bat agertu zen: Euskaraz hitza beltzez estali eta haren ordez España idatzi zuen norbaitek. Egunotan horma garbitu eta irudi berri bat margotu dute, Euskararik onena erabiltzen duzuna mezuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide