HARA! Trini Fox taldeak disko berriaren aurrerapen kanta kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Azkoitiko eta Azpeitiko musikariz osatutako Trini Fox taldea Letaginak diska kaleratzear da. Gilen Aldalur (Azpeitia, 1997) eta Suharri Aranburu (Azkoitia, 1998) gitarra jotzaileek eta Iñaki Zubeldia (Azpeitia, 1997) bateria jotzaileak osatzen dute rock taldea. Irailaren 14an aurkeztuko dute lan berria Donostiako Bukowskin, eta gaur, diskoaren aurrerapen kanta kaleratu dute: Hilzorian. Hona hemen entzungai: https://www.youtube.com/watch?v=eRNVsU2QIyQ  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide