HARA! Inaziotar Bide musikatua egin zuten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abu. 27a, 12:08

Hainbat lagun atzo goizean Loiolan. (Azpeitia Turismoa)
Atzo, zapatua, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Inaziotar Bidearen zati bat egin zuten dozenaka lagunek. Musika eta natura uztartu zituzten Loiolako santutegiaren eta Azkoitiko Aizpurutxo auzoaren arteko ibilbidean. Zati batean, Azkoitiko Txalkor txistulari taldeko kideek alaitu zuten giroa, eta parte-hartzaileek dantzarako tartea ere izan zuten. Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko txango musikatuaren bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide