Hara! Iban Garcia: "Youtuber izanda batzuetan diru pixka bat lortzen badut ere, ez dut bizitzeko adina ateratzen"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 17a, 09:52

Iban Garcia youtuberra. (Julene Frantzesena) Iban Garcia (Azkoitia, 1999) youtuber ezaguna elkarrizketatu dute ETB 1eko erreportaje txiki batean. Youtuber izatea lanbidea al duten galdetu diete azkoitiarrari eta Julen Hernandez youtuberrari, eta Garciak azaldu duenez, batzuetan diru pixka bat lortzen badu ere, ez du bizitzeko adina ateratzen. Azkoitiarrak 53000 jarraitzaile ditu Youtuben, eta bideoak egiteak-eta "lan handia" eskatzen badio ere, "etorkizun oparoa" ikusten dio youtuber izateari. Honako lotura honetan ikus daiteke ETB1en egindako erreportajetxoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide