Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiko lehen atalean dragoiak hegan ikusi ahal izan ziren, Zumaiako Itzurun hondartzaren gainean. Daenerys ere hondar gainean oinez ikusteko aukera izan zen. Hirugarrengoan, berriz, Zumaian grabatutako irudi gehiago agertu ziren.
Ane Urrutikoetxeak egin du hirugarren atalaren inguruko erreportajea Gaztezulo aldizkarirako, eta handik hartutako argazki dira honako hauek. Hemen irakurri daiteke artikulua.