HARA! Azpeitiko errekortarien txapelketa emango du ETB1ek asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Zezen Beltz elkarteak eta Toropasionek antolatutako saioaren kontakizuna egingo dute Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak 22:15ean hasita.

[caption id="attachment_323889" align="aligncenter" width="300"]Errekortarien txapelketako irudia. (Ihintza Elustondo) Errekortarien txapelketako irudia. (Ihintza Elustondo)[/caption] Asteartean, San Inazio bigarrenez, emango du ETB1ek joan zen asteartean Azpeitian jokatu zuten errekortarien txapelketa. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasionek antolatutako saioaren kontakizuna egingo du Imanol Artola kazetariak, Miguel Zendoia azpeitiarrak lagunduta, 22:15ean hasita. Santio egunez jokatu zen txapelketa Azpeitiko zezen plazan, eta iazko moduan, Eusebio Sacristan Use nagusitu zen.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide