HARA! Glaukoma taldearen bideoklip bat grabatzen aritu dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 26a, 16:47

Glaukoma musika taldearen bideoklip bat grabatzen aritu dira Azpeitian. Hain zuzen ere, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasle batzuk, haien artean bi azpeitiar, Gure Kaiola kantuaren bideoa grabatzen aritu ziren joan den astean. Glaukoma taldearen kantu berri bat da Gure Kaiola, eta estereotipoen gaia lantzen du. Besteak beste, Topa eta Sanagustin tabernetan aritu ziren grabaketa lanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide