(Argazkia: Eneritz Albizu Lizaso)
Txirrindularitza profesionala utzi eta gero, zaletasun moduan hartu zuen mendian bizikletan ibiltzea Joseba Albizuk (Azpeitia, Gipuzkoa, 1978). "Lagunekin ibiltzen nintzen, hara eta ona". Baina mendiko bizikleta zaletasuna baino zerbait serioagoa da orain azpeitiarrarentzat: "Ohartu ere egin gabe, hiru edo lau urte daramatzat mendiko txirrindularitza munduan buru-belarri". Lasterketa luzeak atsegin ditu batez ere: maratoiak eta ultramaratoiak.
Txirrindulari profesionala izana da Albizu. 2003an egin zuen debuta, Marcato Uno Italiako taldearekin. Oroitzapen onak ditu: "Momentu gozoa bizi izan nuen. Urte hartan, gainera, Marco Pantini handiarekin lehiatzeko aukera izan nuen. Gustuko txirrindularia nuen". Italian sasoi ona egin zuen, baina familiaren eta herriaren falta sumatu zituen, eta etxerako bidea hartu zuen. 2004an Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen, eta 2006. urtera arte bertan aritu zen. Orduan hartu zuen erretiroa.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen
lotura honetan.