HARA! Goizaldean estreinatuko dute 'Game of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Baleike.Eus 2017ko uzt. 16a, 20:05

Goizaldeko 03:00etan estreinatuko dute Game of thrones telesailaren denboraldi berriko lehen kapitulua, Movistarren eta HBOren ordainpeko kate eta plataforma digitaletan. Joan den urrian Zumaian egindako grabazioen emaitza ikusteko ordua iritsi da telesailaren jarraitzaileentzat; izan ere, Itzurun hondartzan grabatu zituzten denboraldi berrirako hainbat kapituluren atalak. Goizaldean estreinatuko dute denboraldi berria, baina, bitartean, honako trailer honetan ikus daiteke Itzurun ageri den zenbait plano: https://www.youtube.com/watch?v=cQGPN-o5zN8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide