HARA! Errime, Xabier Gantzarain, Uxue Alberdi eta Ismael Manterola Eako Poesia Egunetan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 11a, 14:26

Ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira Poesia Egunak, Ean (Bizkaia). Hainbat solasaldi, emanaldi eta kontzertu antolatu dituzte egun horietarako.

[caption id="attachment_323240" align="aligncenter" width="300"]Errime taldea Sanagustinen eskainitako kontzertuan. (Alberto Beloki) Errime taldea Sanagustinen eskainitako kontzertuan. (Alberto Beloki)[/caption] Asteburuan izango dira Eako (Bizkaia) Poesia Egunak, eta eskualdeko hainbat lagunek parte hartuko dute emanaldietan. Batetik, Errime musika taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, 22:30ean hasita, Eskolapean. Unai Martinez, Jon Gurrutxaga eta Felipe Murillo azpeitiarrek eta Paul Beitia, Patxi Gabilondo eta Peru Iparragirre zarauztarrek osatzen dute Errime taldea. 2016an kaleratu zuten taldearen izen bereko bost abestiko diskoa. Bestalde, Xabier Gantzarain azkoitiarrak hitzaldia eskainiko du larunbatean. 11:00etan hasiko da Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi, Eskolondoan. Horrez gain, 13:00etan Alfonsina eta itsasoa izeneko errezitaldia eskainiko dute hiru lagunek, eta tartean izango da Uxue Alberdi Getariako bizilaguna. Emanaldia moilan izango da. Gainera, igandean hitzaldia eskainiko du Ismael Manterola zumaiarrak. Artea literaturaren kontra izenburua jarri dio 11:00etan Eskolondon eskainiko duen solasaldiari. Honako lotura honetan ikus daiteke Eako Poesia Egunen egitarau osoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide