Uda honetan Donostiara iristen diren turistei Gipuzkoako beste puntu batzuk ezagutzeko modu berri bat eskaini nahi zaie. Hori dela eta, lurraldeko hainbat herritatik pasatuko diren autobus zerbitzuak jarri dituzte martxan, eta eskualdetik ere pasatuko da autobusa. Uztailaren 8tik aurrera, autobus zerbitzuak egongo dira kostaldera eta barnealdera. Kostaldetik ibiliko den autobusak Zarautz, Zumaia, Getaria eta Azpeitia bisitatuko ditu ibilbidearen barruan, eta barnealdetik ibiliko denak, berriz, Tolosa, Ordizia eta Oñati.
Barnealdeko ibilbidea martxan egongo da uztaileko, abuztuko eta iraileko larunbat guztietan, baita abuztuaren 15ean ere. Kostaldeko ibilbidea, berriz, uztaileko, abuztuko eta iraileko igande guztietan eta uztailaren 31n eta urriaren 1ean. Autobusak 8:30ean, 10:30ean eta 12:30ean aterako dira Donostiatik. Kostaldeko azken autobusa 17:50ean iritsiko da Donostiara eta barnealdekoa 18:30ean.
Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak eta Enrique Hernaez STI Servicios Turistico Integrales-eko zuzendari nagusiak aurkeztu dute egitasmoa. Ekimen pribatua da aurkeztu dutena, Foru Aldundiak sustatutakoa. Informazio gehiago,
hemen.