HARA! Jon Andoni Martinek udako solstizioaren solarigrafia bilduma osatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak udako solstizioaren solarigrafia bilduma osatu du. Solarigrafia bidez lortutako argazkiak bost edo sei hilabeteko esposizioan lortzen dira. Eguzkiak zeruan egiten duen mugimendua grabatzen du argazkilariak kameren bidez. Erabiltzen diren kamerak estenopeikoak izaten dira, eta zuri-beltzezko paper fotosentikorrekin kargatzen dira horrelako argazkiak lortzeko. Hona hemen haren argazki batzuk: Ikusi irudi gehiago Maxixatzen.eus atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide