Shine Again musikalaren bi emanaldi eskaini zituen Bigoterik Gabea antzerki taldeak joan zen ekainaren 16an eta 18an. Jende ugari izan zen bi emanaldietan, eta bildutako dirua ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat izango da. Musikalaren egileek azaldu dutenez, 1.300 euro emango dizkiote elkarteari.
Joan den asteartean
making off bideoaren proiekzioa egin zuten antzerki taldeko kideek Elkarguneko areto nagusian, eta han eman zieten txekea elkarteko kideei.