HARA! Jon Andoni Martinek hostoetan errebelatzen ditu argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 23a, 13:10

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak natura erabiltzen du bere argazkiak errebelatzeko: landareen hostoak eta petaloak, hain zuzen. Eguzki izpien laguntzarekin, landareen klorofila eta pigmentuak baliatzen ditu irudiak inprimatzeko.
Landare jatorriko sentsibilitatea erabiltzen du irudiak inprimatzeko; hau da, tintarik, ezaugarri kimikorik eta gehitutako emultsiorik ez duten landareen orriak eta petaloak. Horrek egiten du berezi haren lana. Irudi horien esposizioak orduak edota asteak iraun ditzake. Hona hemen azkoitiarraren lanak erakusten dituzten irudi batzuk: Ikusi irudi gehiago Maxixatzen.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide