HARA! Kepa Orbea azkoitiarrak parte hartuko du gaurko 'Burubero Fest' lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 21a, 11:38

Azkoitiarrak Inaxio Perurena izango du laguntzaile saioan, eta gaur emango dute lehiaketaren atala 22:15ean, ETB 1en.

Burubero Festeko kideak –eskuinetik bigarrena da Kepa Orbea–. Gaur, asteazkena, emango duten Burubero Fest saioan parte hartuko du Kepa Orbea azkoitiarrak. Inaxio Perurena izango du lagun Orbeak, eta Miren Arrieta eta Ainara de Miguel eta Manu Maritxalar eta Hasier Gonzalez aurkari. 22:15ean hasiko da saioa, ETB 1en. Asteoroko legez, 4.000 euro izango dira jokoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide