Euskal musikan emakumeek duten ikusgarritasunaz, dauden inertziez eta dituzten erronkez, zailtasunez zein aukerez aritu dira 'Emakumeak oholtzara' erreportajeko protagonistak, tartean Ane Bastida musikari azpeitiarra (Hesian, Lauroba eta Izaro taldeetan ibilia, besteak beste).
Erreportajea Topatu.eus-ek kaleratu zuen, otsailean Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren bueltan sortu zen eztabaidaren harira. Izan ere, jaialdiraren kartela aurkeztu zutenean, emakumezko musikari bakarra ageri zen zuzenekoa eskainiko zuten musikari guztien artean.
Ane Bastidaz gain, erreportajean parte hartu dute Izaro Andres Zelaietak (Izaro), Onintza Rojas Olazabalek (Koban) eta Olatz Salvador Zalduak (Skakeitan, Olatz Salvador).
Honako lotura honetan ikus daiteke erreportajea: https://www.youtube.com/watch?v=_7HMuamzFD8