Hara! Igor Zubeldia Reala Bko jokalaria, Futbol Draft 2017 sarietako hautagai

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 13a, 16:04

Zelai erdian, eskuinaldean, jokatzen du azkoitiarrak, eta beste 11 lagunekin batera da postu horretako sarietarako hautagaitzan. Urtea bukatzerako jakinaraziko ditu Futbol Draftek zein jokalarik osatuko dituzten urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak. Iaz ere sari horietarako hautagai izan zen Zubeldia, baina epaimahaiak ez zuen hamaikako onenetan sartu.

Espainiako harrobietako futbola laguntzeko eta bultzatzeko sortutako Futbol Draft erakundeak antolatutako aurtengo sarietarako 132 futbolari hautagaien artean da Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Reala Bko jokalaria. Espainiako futbol ligetako jokalariak hautatu dituzte, eta tartean dira Realeko nahiz Reala Bko jokalari batzuk. Zelai erdian, eskuinaldean, jokatzen du azkoitiarrak, eta beste 11 lagunekin batera da postu horretako sarietarako hautagaitzan. Urtea bukatzerako jakinaraziko ditu Futbol Draftek zein jokalarik osatuko dituzten urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak. Iaz ere sari horietarako hautagai izan zen Zubeldia, baina epaimahaiak ez zuen hamaikako onenetan sartu. Zubeldiak Reala Brekin du fitxa, eta iaz egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin; hain zuzen ere, 2016ko maiatzean jokatu zuen azkoitiarrak lehen taldearekin aurreneko partida Valentziaren aurka, Mestalla futbol zelaian. Harrezkero hainbat partidetara joan da lehen taldearekin, eta minutu batzuk jokatzeko parada ere izan du. Zubeldiak iazko martxoan berritu zuen Realarekin kontratua; hain zuzen ere, 2021era arte sinatu zuen hitzarmena. Aurtengo denboraldia bukatuta, ikusteko dago datorren denboraldian lehen taldean ariko den edo ez.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide