Bertsolari aldizkariak Imanol Lazkano azpeitiarra elkarrizketatu du, eta bertsolariak koplaren inguruan hitz egin du luze eta zabal. Garai bateko eta egungo bertsolaritza izan du hizpide, eta besteak beste, adierazi du egun "maila izugarria" dagoela bertsotan, baina "garai bateko gazt eta piper hori" galdu duela. "Pausoa aurrera egiten duenak hankapean beti zerbait puskatzen du eta guk ere zerbait puskatu dugu. Asko irabazi dugu bidean, baina gauza polit batzuk galdu ditugu”.
"Bertsolaritza hitzarekin jolas egitea bada, eta hala da niretzat, kopla oraindik ere jolastiagoa zen. Egongo da kopla molde bat lehengo osagarriak erabiliz egiten dena, baina guk hemen egin duguna eta gure aurretik egiten zutena erabat genero askea zen, kolpe azkarren bidez egiten zena".
Halaber, bere hastapenez eta Azpeitiaz ere hitz egin du.
Hemen irakurri daiteke elkarrizketa osoa.
Horrez gain, honako bideoa egin du aldizkariak:
https://youtu.be/MlAaVPT5CSI