Hara! 'Etxerako bidean aske, ez ausart!' murala margotu dute Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Igerileku atzean egin dute murala. (Eneko Etxeberria) Azpeitian, Sanjuandegiko festen barruan, Umeen Eguna ospatu zuten larunbatean. Haurrek askotariko ekintzak izan zituzten egun osoan zehar, eta besteak beste murala margotu zuten igerileku atzeko horman, Etxerako bidean aske, ez ausart! leloarekin. Puntu beltz bezala identifikatu zuten gunea, eta "auzo anitz eta askea" irudikatzeko koloreztatu zuten pareta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide