Hara! Jon Andoni Martinek kolodio hezea teknikaren nondik norakoak jaso ditu bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 18a, 16:42

Jon Andoni Martin Pegote azkoitiar argazkilariak bideo bat egin du, Ezkutuko artistak izenburupean. Bideoan ikus daiteke Martinek nola egiten dituen argazkiak kolodio hezea teknika erabilita. Martinek duela pare bat mende sortutako kolodio hezea teknika erabiliz egindako argazkiekin Barne marrak erakusketa jarri zuen iazko apirilean Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Gipuzkoako Hitzan elkarrizketa egin zioten azkoitiarrari. Hona hemen, bideoa: https://vimeo.com/217966032

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide