Hara! Udane Juaristiren margolanak Arzak jatetxean ikus daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arteuparterekin elkarlanean, Art Pareta abiatu du, eta ekimenari esker, Gipuzkoako hogeita bat artistak gazteek beren lanakĀ hainbat merkataritza eta ostalaritza gunetan jarri dituzte ikusgai. Besteak beste, Udane Juartisti artista azkoitiarraren lanak hautatu ditu Aldundiak, eta Juaristiri Donostiako Arzak jatetxea suertatu zaio. Azkoitiarraren lau lan ikusi ahal izango dira Arzaken, uztailaren 1era bitartean. Aldundiaren arabera, ekimenaren helburua da "sortzaileak eta espazioak harremanetan jartzea, sortzaileak ahalik eta gehien ikusarazteko eta edonoren eskura egongo diren erakusketa zirkuitu hiritarrak sortzeko".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide