Euskal Herriko hainbat herri aldizkariren izen misteriotsuak argitu dituzte Euskadi Irratiako
Hiri Gorrian saioan. Horien artean, Orioko
Karkara eta Azkoitiko
Maxixatzen komunikabideak izan dituzte hizpide.
Miriam Garcia
Karkarako kazetariak azaldu duenez, Alde Zaharreko kale estuei deitzen diote
karkara Orion. "Normalean, kale nagusi baten atzean dauden kale estuak izaten dira, batetik bestera joateko zirrikitu horiek". Haren esanetan, karkara guztietan gertatzen dena kontatzen dute beren komunikabidean.
Olaia juaristi
Maxixatzeneko kazetariak, berriz,
Maxixatzen izenaren jatorria azaldu du: "Berez aditza da
maxixau, eta aditz horretatik dator
maxixatzen. Hitz horren sinonimoak dira marmarrean jardun, kotilleatu, txutxu-mutxuka aritu, kuxkuxeatu...". Juaristiren arabera, 1996. urtean Garikoitz Garmendia
Maxixatzenen sortzaileetako baten amak kalean entzun zuen hitz hori. "Herriko hitza da, eta polita iruditu zitzaien. Hasieran zalantzak izan zituzten, pixka bat zaila zelako esateko. Uste zuten jendeari ahaztu egingo zitzaiola, baina azkenean horrekin egin zuten aurrera, eta 20 urtean ez zaigu ahaztu inori".
Irratsaioa osorik entzun daiteke
lotura honetan.