HARA! Donostian ezabatutako Mikel Laboaren murala Zumaian agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

(Argazkia: Axier Lopez) Antiguako Gorgatxo plazan, kartel batek ordezkatzen du Mikel Laboaren omenez zegoen murala: "Margotu berria". Donostiako garbiketaz arduratzen den Garbitu enpresako langileek ezabatu zuten murala, ostiral eguerdian. Ordutik, zalaparta eragiten ari da kontua. Baina, Axier Lopez kazetariak sare sozialetan zabaldu duenez, berriro agertu da murala: Zumaiako "pareta famatuan", santelmoetako zapia jantzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide