HARA! Juanba Berasategi hil da, 'Urrestilla herri da' logoaren egilea

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Urrestilla Herria Da logoa. Juanba Berasategi (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1951) zinemagilea hil zen atzo, minbiziaren ondorioz. Beste lan askoren artean, euskarazko animaziozko lehen film luzea egin zuen, Kalabaza tripontzia (1985). Urrestillarekin ere bazuen lotura esanguratsua, ordea, Berasategik, hark egindakoa baita, besteak beste, Urrestilla herri da logotipoa. Logo horiĀ ez zen izan 1970eko hamarkadaz geroztik Berasategik Urrestillako lagunentzat eginiko lan bakarra: San Joan festetarako kartel bat ere egin zuen, eta 1981ean Urrestillan jokatu zen I. Matxino Saria Nazioarteko Ziklo Kros probakoa ere bai. Bi horiek dira behean ikus daitezkeen afixak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide