HARA! Passepartout Gaztearen Maketa Lehiaketako finalean izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 26a, 15:12

Huts, Eneritz Furyak, Empty Fyles eta Odolaren Mintzoa taldeak lehiatuko dira azkoitiarrekin batera. Gazteak Azkoitiko taldearen aurkezpen bideoa prestatu du.

(Argazkia: Passepartout) Azkoitiko Passepartout musika taldeak, entzuleen boto gehien eskuratu ondoren, zuzenean lortu zuen Gaztea irratiak antolatutako Maketa Lehiaketarako finalerako txartela. Bihar izango da final handia, 21:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Huts, Eneritz Furyak, Empty Fyles eta Odolaren Mintzoa taldeak lehiatuko dira azkoitiarrekin batera. B Aldeako Julen Idigoras eta Izaro Andres abeslaria arduratuko dira ekitaldia aurkezteaz, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da saioa. Passepartout taldeko musikariekin izan dira Gazteako kideak, eta bideo bat osatu dute: Belatz abestiaren akustikoa aukezteaz gain, taldekideak gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Ikusi lotura honetan bideoa.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide