HARA! Aizarnako eskolako eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleak, '3 Txulo'-n

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Xbel eta Aizarnako eskolako ikasleak. ('3 Txulo') ETB3ko '3 Txulo zuzenean' saioko Xbelek Aizarnako eskola eta Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastola bisitatu ditu. Xbelek astero-astero Euskal Herriko txokoren bateko  ikastetxe bat bisitatzen du, eta bertako ikasleen eskutik, eskola ezagutzen du: ikasgelak, jangelak, baratzeak, musika aretoa, antzerki taldea... Azken saioan Aizarnazabalgo eskolako 26  haur eta lau irakasle izan ziren '3 Txulo zuzenean' saioan beren eskola erakutsi zutenak. Hemen, ikusi daitezke bideoak. Aste Santuetatik bueltan, aldiz, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan da Xbel, bertako ikasteak ezagutzen. Saio hori datozen egunetan emango dute, ETB3n. Astelehenetik ostiralera ematen dute '3 Txulo zuzenean' saioa, 19:30ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide