Gaur, larunbata, luxuzko hiru auto izan dira ikusgai anbulatorioaren aurreko aparkalekuetan. Hain zuzen ere, Andorrako matrikuladun Ferrari markako hiru auto izan dira aparkatuta Jose Artetxe kalean. Handik igaro diren herritarrei arreta deitu diete autoek, eta denbora gutxian sare sozialetan zabaldu da haien irudia; izan ere, horrelako autoak ez dira egunero ikusten Azpeitian.