HARA! Getariako bizilagunak protagonista, 'Herri txiki, infernu handi' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Getariako Hitza 2017ko api. 10a, 13:08

Getariako bizilagunak izan ziren protagonista atzo gaueko ETB 1eko Herri txiki, infernu handi saioan, eta saio horrekin bukatu zen saioaren 3. denboraldia. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak hainbat getariarren pasadizoak bildu zituzten saioan. Grabaketak martxoaren 30ean egin zituzten. Eskualdeko hainbat herritan grabatu dute dagoeneko Herri Txiki, infernu handi saioa, hala nola Aizarnazabalen, Aian eta Errezilen. Atzoko saioa honako lotura honetan ikus daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide