Zestoako Udalaren Bizente de Liliren XVIII. mendeko erretratu bat utzi du
Memoria berreskuratua. Aztarnak Ameriketako Estatu Batuen historian erakusketarako. Iberdrolak Bilbon duen dorrean jarri dute erakusketa, eta Liliren margolana aurreneko aldiz dago jendaurrean ikusgai. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak badu bere lekua erakusketan, eta, hain zuzen, Liliren erretratuaz gain, Azkoitiko Intsausti Jauregitik eraman duten Peñafloridako kodearen busto bat ere bada ikusgai.
Zestoako Udalak jakinarazi duenez, erakunde ezagun ugarik utzi dituzte erakusketarako obrak, hala nola Wadsworth Atheneum Museum of Art museoak, Prado museoak, Bilboko Arte Eder museoak eta San Telmo museoak.
Bizente de Liliren erretratua Rosario Astigarragak eman zion Zestoako Udalari dohaintzan 1999. urtean. Beste lau artelan ere eman zizkion erakundeari. Dohaintza, baina 2010ean egin zuten legezko. Bere garaian Portalekoa etxean zeuden lan horiek, eta handik bere etxera eraman zituen Astigarragak.
Erakusketa zabalik izango da apirilaren 10etik uztailaren 2ra arte.