HARA! 'Herri txiki, infernu handi' telesaioko ekitaldia egingo dute Getarian, martxoaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Getariako Hitza 2017ko mar. 22a, 15:57

Martxoaren 30ean EITBren Herri txiki, infernu handi telesaioaren ekitaldia egingo dute Getariako kiroldegian. 20:00etan hasiko da emanaldia eta astean zehar herritarrei egindako elkarrizketak proiektatuko dituzte, besteak beste. Horrez gain, Mikel Pagadiren eta Zuhaitz Gurrutxagaren monologoek zein Sebastian Lizasoren bertsoak izango dute tartea. Euskal Herriko herri txikiei buruzkoa da programa, eta herritarren informazioa eta umorea eta uztartzen dituzte, 70 minututan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide