HARA! Jon Guridik debuta egin du Realarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbol jokalariak Realarekin debuta egin du gaur, larunbata, talde zuri-urdinak Alavesen aurka jokatu duen partidan. Guridi Reala B taldeko jokalaria da, baina lehen taldeko hainbat jokalariren faltan, azpeitiarrari tokia egin dio Eusebio Sacristan entrenatzaileak. Hainbat egunkarik aurreratu duten moduan, hasieraki hamaikakoan zelairatu da pibotea. Duela hilabete futbolari azpeitiarra elkarrizketatu zuen Hitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide