Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapelduna bere bizipena azaldu zuen atzo ETB 1eko
Ur Handitan saioan. Xabier Madariaga kazetariak bizitzaren oztopoak gainditu dituzten pertsonen istorioak jaso zituen atzoko programan.
Gallo surf egokituko munduko txapeldunak hamahiru urterekin galdu zuen lehen begia, eta surf istripu batean guztiz itsu geratu zen. Orain, momentu bakoitza lasaiago eta gehiago bizi du: "Itsu geratu naizetik momentu bakoitza gehiago bizi dut".
Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioaren zati bat.