HARA! Passepartout talde azkoitiarraren inguruko iritzia argitaratu du Joxi Ubedak, 'Argia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 10a, 15:22

Argia atarian Passepartout talde azkoitiarraren inguruko iritzi artikulua argitaratu du Joxi Ubedak. Duela urtebete osatu zuten taldea Itzi Beitia (teklatua), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Tomas Lizarazu (gitarra eta ahotsa) eta Xabi Arrieta (bateria) azkoitiarrek. Ubedaren arabera, kantuetan "melodia politak" entzun daitezke. Iritzi artikulua hemen irakur daiteke osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide