HARA! Bertso derbian gai jartzaile lanak egingo ditu Mikel Labakak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 6a, 18:26

Ostiralean, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dute bertso saio berezia 19:00etan hasita. Bertsotan ariko diren sei bertsolarietatik bi eskualdekoak dira: Andoni Egaña eta Jon Maia.

Martxoaren 10ean, ostiralean, izango da aurtengo bertso derbia. Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dute bertso saio berezi hori, 19:00etan hasita. Realeko eta Athleticeko gizonek igandean jokatuko dute derbia 12:00etan hasita, Anoetan, eta urtero legez, partidaren atarian antolatu dute saioa. Sei bertsolari ariko dira kantuan bertso derbian. Realaren taldea osatuko dute Andoni Egañak, Amets Arzallusek eta Maddalen Arzallusek. Athleticena, berriz, Igor Elortzak, Arrate Illarok eta Jon Maiak. Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak eta Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzaileak egingo ditu saioko gai jartzaile lanak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide