Geure Kolkotik 2016 diskoan parten hartu duten Iosu Arrizabalaga
Izer eta Xabier Etxaniz
Aizpurutxo musikariak elkarrizketatu dituzte gaur eguerdian EITBren Faktoria saioan, Itsaso Elizagoien nafarrarekin batera. Euskal Herriko lurralde desberdinak izan dute kabida Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin arkitaratu duten
Geure Kolkotik bildumaren ale berrian.
Durangoko Azokan izan ziren diskoa aurkezten, eta "oso esperientzi polita" izan zela azpimarratu du Aizpurutxok. Ainara Saizar eta Huntza taldeko Josune Arakistain izan ditu laguntzaile, eta Durangoko Azokan elkarren segidan aurkeztu zituzten
Geure Kolkotik eta Huntzaren diskoak. "Hortxe ikusi zen paradoxa", azaldu du azkoitiarrak.
Izer, berriz, produktore lanetan aritu da diskoan, eta "ahal den moduan" lagundu duela eta "agian traba gehiago" egin duela adierazi du, irribarrez. Aristerrazuri eskainitako kalejiraren inguruan aritu da, eta hara joatea "40 urte atzera joatea" dela azaldu du. Trikitixa gustuko duen ororentzat ezagutu beharreko leku bat dela ez du zalantzarik azkoitiar soinu joleak.
Saioa osorik
Eitb.eus atarian dago entzungai.